Info
Urban 13ko lagunek gonbidatuta, Groseko kultur etxean aritzeko aukera izan nuen. Urban 13ren festa honetan Urbanosapiens rap taldearen kontzertua eta break dantzarien emanaldiak izan ziren. Biak sonorizatu genituen eta break dantzariei musika jarri.


Urbanosapiens rap talde beteranoaren saioa.
Break dantzariei musika jartzea ez da batere erraza izaten. Gutxi dira disko jartzailearen musikara euren dantza egokitzen dutenak (Stamer horretan maixu zen :-) eta dantzarik askok, euren ensaioetan entzundako doinuak jarri behar dizkiezula pentsatzen dute, agian. Nire ustez, zuzenean eskainitako emanaldietan, balore berezia du, diskoa jartzaileak jarritako erritmoen araberako dantzak egiteko gaitasuna duen breakerrak.

Diego Stamer maixua eta pertsona ederra.

Marta, Urban 13ko arima. Antolatzaile, artixta, break dantzari, ama eta pertsona ederra, hau ere :-)

Jendetza hurbildu zen emanaldira...
Eskerrik asko Marta, Diego eta gainerako lagun guztiei.